Paueko eüskaldünek ikusgarri bat hontü düe

2018/02/21a

0224-BIHOTZA-MINTZAweb.jpg

Paueko « Lagunt eta maita » euskaldünen alkarteak 50 urteen ospatzeko, ikusgarri bat emanen dü Paueko Zenith-ean.
Bihotza mintza, oren bat eterdiko iuksgarria date nun dantza, kantore, antzerki eta bideo uztartüko dütüe. Istorioaren aldetik Eüskal Herritik joaiten den Johañeren gorabeherak kontatzen duütü ikusgarriak.
60 aktürrek parte hartzen düe Christian Larralde-ek eramanik.
Hitzordüa emanik barantailaren 24 hontan, 20.30tan jakitez emanaldiaren ondotik jateko eta edateko badatekeala Paueko Jai Alaiean, Koxegi taldeak alaitürik.
leküak salgai dira Xibero Bion edo 05.59.02.09.43 zenbakialat deitzez edo Zenith-aren webgunean.
Frantxoa Challet Lagunt eta Maita alkarteko bürüa :