Mauleko kabale ehogiako lan baldintzak salatü dütü abokatak

2017/05/30a

mauleko hiltegiaa.jpg

Berririk gabe dira Maule-Lextarreko kabale ehogian abereak bortizki hiltzen filmatürik izan ziren hiru gazteak. Oritzen gira 2016ko martxoko gertakari hurak, L214 alkarteak filmatü zütüala. Oihartzün handia üken züan bideoak, eta proküradoreak aitzin-ikerka bat abiarazi züan hiru langileen kontre. Antoine Tugas abokatak jakinarazi dü, bideo-irüdi horik izigarrikoak izanik ere, egitate horien gibelean diren lan baldintzak ez dira ahatze behar. Hala, langile eskasa, zalhe lan egin beharra, habororen ekoizteko, eta traza txarreko tresnak ere salatü dütü abokatak. Ürrentzeko, hiru langileek ere auziala salatze bat egin düe, berak jakinean izan gabe filmatürik izan beitira.
Antoine Tugas abokata: