Arrantzüka sasua bihar hasten da

2018/03/09a

uhaitza 4.JPG

2017 urteaz bilan arras baikorra egin dü Xiberoko arrantzükarien alkarteak. 250 gehitü eta 100 bat gaztek karta hartürik düe, martxoaren 10etik seteme arte arrantzükan aritzeko.
Bestalde martxotik aitzina hilabete oroz arrantzüka kurtsoak emanen dütüe tekniken hobetzeko.
Erreka bazterren xahatzen ere jarraikitzen düe, ondoko güne nausia Bildozeko erreka üngürüan datekealarik; Garindañe eta Gotañen ere ariko dira amiñi bat.
Hori arrañentako hon bada orano hobeki dira “ez hil” edo “no kill” güneak. Hor arrantzükatürik diren arrañak arra ützi behar dira hurran. Horri esker orai 50 zentimetroko arrain franko ikusten dira.
Pierre Etchecopar arrantzükarien alkarteko kidea :