Barkoxeko kültür alkartean dena ontsa doa!

2018/03/16a

dantzahaka.jpg

Barkoxeko Etxahun alkarteak bilan ezinago hon bat egin du aitzineko urteaz. Orit gira zer arrakasta üken züan Dantz’haka ikusgarriak, eta sail oroetan arras baikor elki dira hortarik.
Audela horrek gazteak motibatü dütü aitzina jarraikitzeko. Hortako dagün urteetan maskarada eta pastorala emaitea aipatzen hasirik dira. Ageriko zer urtetan emanen dütüen eta nola, jakitez errugbilariak parte hartzeko eginahalak egiteko gogoa düela.
Bestalde dantza erakasteko ere gazte berrielibat hasiko dira, ostiral oroz gazteagokoer erakasteko.
Patrick Queheille "Kanpo" :