Eusko ikaskuntzako barkoxtarra zentü da

2018/03/20a

larrasquet.jpg

Jean-Michel Larrasquet, ünibersitalaria eta eusko ikaskuntzako kidea zentü da 67 urtetan eritarzün larri batek eramanik.
Bere etxekoak xiberotarrak ziren, aita Barkoxtarra eta Parisen sortü zen ; bena betidanik Eüskal Herriari etxekirik zen eta funtsean ikasketak egin ondoan Eüskal Herrian lan egin züan.
Ipar euskal herriko ünibersitate azkar baten alde, hegoaldekoekin harremanak indartzea edo ere ekonomia sailan, tai gabe lan egin dü. Barkoxeekin lotüra azkar bat beti etxeki dü eta herri ttipien geroaz, Eüskal Herri osoko ordezkariekin antolatü züan foro bat düala urtea!
Igaran urtean alkarrizketatü günüan :
Patrick Queheille "Kanpo" :
Elkarretaratze bat bada bere omenez bihar 6 orenetan Baionako Amestoya etxean, Benjamin Gomez etorbidean