Eüskarak aitzina egiten dü San Frantses kolegioan

2018/03/30a

sanfrantses.jpg

San frantses kolegioak seigarren elebidün saila ofizialki zabaltüko du dagün sartzean.
Iragan urtean beren aldetik zabaltü züen elebidün saila, 6. eta 5. ekoak jüntatzez.
Aldi hontan Estatüak orenak eman deitze gela edo klase elebidün baten zabaltzeko. Hola Eüskara, Kirola eta Historia eskeiniko dütüe eüskaraz 6.ekoer.
Neskenegün hontan horietaz eta bestetaz xehetarzunak xuxenka biltzeko parada badate, San Frantses kolegioak bortak zabaltzen beitütü, goizanko 9etarik 13etara.
André Larralde züzendaria :