Gerla date aurtenko Xiruko gaia "Zauriak Lore 2018" lemarekin

2018/03/30a

xiru.jpg

Xiru festibala iraganen da martxoaren 30 ,31 eta apirila lehenean Gotainen Irabarnen !
Aurtenko lema « zauriak lore 2018 » ; 14 ko gerla, Gernika edo ere Aljeriakoak ützi zaurrietan bermatzez ,3 egünez ikusgarri ,filma, kantore eta müsika sorkuntzak eskentüko dira ; hitzordü nausia izanen delarik neskenegün arratsarekilan Barbau 14 ikusgarriaren berriz sortzearekin.
Aurtenko Xiru festibalaren xedea, lili zonbaiten lantatzea gure baratzeko lürrean , gerlen zentzügabekeria plazan agertuz.
Programa :
Ostiralean Gotaineko elizan, zauriak lore gaüaldia , "las hermanas Caronni" Argentinako talde bat eta Amaren Alabak taldearekin
Neskenegünean, arrestiko 3 etan dokümental bat Maule baitha zinema salan : « El gusto » izenekoa. Hontan judio eta müsülman soinü egile talde baten istoria kontatürik da.
Arrestiko 5 etan Koldobika Jauregiren obraren estrena.
Arratsan gotaineko salan Barbau 14 ikusgarria 9 etan.
Igantean : egünaldi herrikoia, pelota partida eta kantaldi.
Mixel Etxekopar antolazalea aurtenko Xiru aipatzen deikü :
Maika Etxekopar ostiraleko gaüaldiaz ari zaikü :
Koldobika Jauregi bere obraz mintzatzen zaikü :
Ttittika Recalt Barbau 14 ikusgarriaren idazlea :