100 jentez goiti bildü dira Ligin hartzari ez erraiteko

2018/04/03a

hartz.jpg

Xibero osoko jentea, Xibero eta Garazi-Baigorriko bortü sindikatetako ordezkariak eta ere JA eta ELB-koak dira bildü. Üngüramen ministroak bi hartzen laxatzeko xedetan da eta prefetari galtegin deio kunzertazioaren abiaraztea.
Holakorik ez da entzün nahi ere eta Ligin bildü den jentzearen aldetik, ez borobil bat emanik izan da. Entzün diren arrazuetan, ez dela possible hartzareki alkar bizitza zonbat nahiz lagüntza emanik ere ; hartzak, ardi güti hartzen badütü ere lotsa bat sortzen düala artaldean eta beste…
Hots, erabaki da xede horren kuntre joaitea eta indarrak orro ezartea hartzik ez dadin laxatürik pirenetako bortüetan.
Manifestaldi handi bat antolatuko da Pauen hilabete ondarrean.
Alain Iriart Larraineko laboraria eta hazleen alkartearen lehendakaria :
Panpi ste marie ELB-ko ordezkaria :
Olivier Morin JA-ko odezkaria :
Maximes Bajas artzaina Aspe ibarrean, hartzaren aldekoa :