Sebastien Queheille galtzaile bena 2. mailala igotzen

2018/04/03a

pilota180331.JPG

Pelotan, galdü egin dü bere finala, Sébastien Queheille Zalgiztar gazteak, Eüskal Herriko bürüz bürükako 3. seriako txapelgoan Amikuzeko Bittor Tikoiperen etzean, 40/26.
Amikuztarra fisikoki azkarragoa zen, eta sake honari esker aitzina hartü deio. Hala izanik ere, Sébastien ürrentzea artino entseatü da bena üken dütüan paradak ez dü kausitü haien baliatzea.
Azkenik ez dü dena galdü, dagün urtean, 2. seria mailako txapelgoaren egiteko züzena irabazi beitü. Orai plazako txapelgoari lotüko da, 2. serian, Peio Irumeekin.
Sebastien Queheille :
Michel Latchere trebazalea :