Aurtenko Xiruk arrakasta handia bildü dü

2018/04/03a

xiru2018.jpg

Argentinako Las hermanas Caronni kantaldia ala Barbau 14 ikusgarria bezalako memento azkarrak bizi ahal izan dü, 2018ko Xiru festibalarat hüillantü den püblikoak.
Xiru-k kültüraren transmizioa egin dü beste behin bena ere bereziki mezü iganarazteko bere fontzioa bete dü.
Ostirale gaüan Gotaineko eliza ala neskenegün gaüan herriko gela beterik izan dira, eta aurtenko festibala familia eta besta giroan ürrentü da. Hona neskenegün gaüko bideo zonbait.
Bedatse hontan natüra berpizten den bezala, Xiru festibala dagün urtean berpiztüko da segür, anartean aurten begiek eta beharriek ikusi eta entzünaren gozamenak lagüntüko gütü urte batez haidürü egoiteko.
Mixel Etxekopar antolazalea :
Dominika Recalt "Ttittika Barbau 14eko idazlea :
Maika Etxekopar kantaria
So egileen oharrak :
Azken Agurraren Negarra kantorea Claudine Arhancet-ek emanik :