PAC txostenak betatzeko lagüngoa bada hilabete hontan

2018/04/04a

pac.jpg

Maiatzaren 15eko laborariek jakinarazi behar düe zonbat kabale igorten duen bortüalat. Aurten kanbiamenak direlakoz, informazio bilkürak antolatzen dütü Departamentüko laborantxa kanberak, PAC-aren erreformaz eta ondorioetaz, kabaleak bortüalat eramaiten diren etxalteetan.
Lehenik, inkesta bat egin da eta ikusi da lagüntzak oso desbardinak direla etxalte batetarik besteala, hala nula, kabale hanitx den bortüetan lagüntzak ttipiago dira.
Audela sosa emaiteko manera kanbiatü da belar prima ICHN-ari lotürik izan zaio eta bortü sindikaten gain ezarririk izan da kudeantza.
Bestalde, tüberkulosaz honkirik izan diren laborariek ez dütüe beren kabaleak bortüalat eramaiten ahal, halerik ere PAC txostena bete behar düe lagüntzaren biltzeko.
Apirila 9tik 26 ala, laborantxa kanberak laborariak bildüko dütü lagüntza ekarteko paperen betatzen.
David Etchecopar :
Laborantxa kanberako Cecile Aguerre :