Müsikaren Egüna aste ondar hontan!

2017/05/30a

Musikareneguna.jpg

Müsikaren Egüna, hiru egüneko egitarau ejer batekila horra zaiku astebürü hontan:
BIL XOKOA alkarteko Juana eta Ddiddue Etxeberri:
Neskenegunean:
17:00 Txista dantza lehiaka (biba hi, hitz hori gogoan hartürik !)
19:00 IPN taldeko ederlanaren estreinatzea
20:00 Züntzur bustitzea
21:00 Oihan Oliarj-Ines, xiberotar kantariaren oraiko müsikalarekilako kontzertüa.
Igantean:
11:30 Kauter balet
13:00 bazkaria
15:00 kontzertüak: Ruper Ordorika, Pixvae, Group Doueh & Cheveu, Kokoko! Piniol.
Jeia, 'Coucou des Bois' dantzaleküan ürrentüko da DJ flopekila, autobüsek hara-honaka segürtatüko düelarik. Igante goizan ere autobüsak izanen dira Ligirik eta Maulerik abiazale goizanko 11 orenetan, gaüko 11 orenetan gibel arrajiteko. Haatik, izenik ez bada emaiten ez date autobüsa baliatzen ahal. Hortarako deit 05.59.28.17.57 zenbakiala.