Aspalditik igaran ez zena : Mauleko trinketa sütan zen neskenegünean.

2018/04/09a

pelota.jpg

Neskenegün hontan Frantziako lehiakako goi mailako jokülariek erauntsi düe Glaria trinketan. Multxoko partiden azken egüna izanki bi partida tinko ikusi dütügü.
Lehen partidan, B heinean, Lambert eta Migeltorena nausitü dira 40-32 Bielle Palomes-eri.
Bena ondoko partidak dü süa piztü.
A heinean Ducassou-Intxauspek 40-39 irabazi düe Larralde-Iturberen eretzian. Azken bikote honak 10 puntu beno haboroko beranta bazüen, eta azkenean arra jin dira Mauleko 300 ikusleen plazer handienarentako.
Oraitik goiti kanporaketak abiatüko dira.
Cedric Samalbide epailea :