Brasiletaz eta Movimiento Sin Tierras mugimentüaz mintzaldi bat Zinkan

2018/04/13a

Movimiento sin tierra.jpg

Brasilen bada laborantxako lür peza ederrik. Alta parte hon bat ez Bresildarren eskü.
Nahiz Bresileko konstitüzioak, funtzio sozialak betetzen ez dütüan lür jabe bat lür horietaz desjabatü ahal, errealiatea bestelakoa da. Monsanto, Bayer Nestle bezalako munstroak dira laborari eremüen jabe.
Horier bürü egiteko, « Mugimientu sin tierra « bezalako alkarteak sortü dira Brasilen, helbürüa direlarik Multinazionalen jabe diren lurren oküpatzea eta erabiltea.
2 milioi Bresildarez goiti borroka hortan ari dira.
Hortaz berri emaitera agertüko da Askapena mugimentü internasionalista euskaldüneko kide den Jaione Dorai, ostiral arrats hontan mauleko Zinka ostatatüala… 8etarik goiti.
Jaione Dorai :