Xiberoan ere bai ZAD-aren sustengü egün bat

2018/04/27a

zad.jpg

Neskenegünean Notre Dame Des Landes-eko ZAD-aren süstenguz egünaldi bat antolatürik izanen da Maulen. Goizean merkatüa izanki, han berean dantza, kantore, eta mintzaldi izanen dira 11etarik aitzina.
Handik arrajinik diren zonbaitek egiazki zer igaiten den kontatzen ahalko düe, hedabideetan dena ez beita ontsa aurkeztürik.
Bestalde jateko eta edateko badate, arrestitan kantore dantza eta jokü proposatürik date ;
eta arratsan kontzertü bat bada Mauleko Zinka ostatüan ; Pariseko « Echo doppler » DUB estiloko müsika taldea ariko da.
Jon Foucher eta Niko Guiresse :