Aurten ere ez date maiatz lehen bateratürik Xiberoan

2018/04/30a

maiatzak 1.jpg

Aldebatetik FO, CGT eta FSU-ek berena eginen düe, eta bestetik, LAB, ELB, SUD Solidaire, gei Linkyaren kontrako kolektiboa, BDS, Aitzina gazte mugimentüa, « Etxarri » deitü kolektiboa, Zinka bizirik, Üztaro eta Xiberoots müsika taldea.
FO, CGT eta FSU en aldarrikapenak, zerbütxü püblikoaren etxekitzearen aldekoak dira, eta ororen bürü, Emmanuel Macronen gorbernüak hartü norabide liberalari bürü egitekoak.
Beste deizale multxoaren lema, « Gerlarik ez popülüen artean, eta bakerik ez klasen artean » balin bada, errepresio polizialaren salatzeak ere izanen dira, gogoan hartürik, azkenik Notre-Dame-des-Landes, eta ünibersitate zonbaitetan izan diren polizia operazio bortitzak…
FO, CGT eta FSU goizeko 9ak eterditan bildüko dira Mauleko zerbütxü güne aitzinean, besteak aldiz, ber tenorean, bena Mauleko plazako kioskoan. Karrika ützüliak, 11 orenetarik aitzina eginen dira. Eta ondotik bazkari bat date Zinka Ostatüan.
LAB-eko Atzina Mazusta :
CGT-ko Louis Labadot :