Bere parioa irabazi dü Xiberoko Zohardia alkarteak

2018/05/02a

oiergi.jpg

Arrakasta ederra üken dü Oiergiko Kontea ikusgarriak. Xiberoa Kantüz kantaldiaren formüla higatürik agertzen beitzen, kanbiamenaren ekartzeko beharra senditü züen alkarteko kideek, eta haütü hona egin düela frogatü da.
Astelehen gaüan eta atzo arrestiritan, berritan beterik izan da Maule Baitha zine gela, hots 600 bat so egile beno haboro izan da bi emanaldietan.
Hüillantü den püblikoak, antzerkilarien, kantarien, dantzarien eta müsikalarien trebezia preziatü ahal izan dü.
Orai beste behin emanik date Oiergiko Kontea ikusgarria, maiatzaren 11an, ostiralearekin gaüko 21etan Donapaleuko St-Louis gelan.
Frantxoa Caset ikusgarriaren idazlea :