Ehiztari franko bena antxera pusatzaile gütti

2018/05/03a

ihizteka.jpg

Iragan neskenegün goizan, Ligiko salan egin ziren Xiberoko Botingoako ehizketako kabana eta lepoen antxeak.
Arrakasta gütti ordüan, alokaidatzeko ziren hogei ta hamasei kabanetarik erdia baizik ez beita hartürik izan eta hogei ta hameka lepoetarik sei.
Alta, 2015eko prezioeri konparatüz, antxeren abiatzeko prezioak %30ez apaltürik ziren.
Bürdinolatze izan da lehia sortü düan lepo bakarra, antxera 21000€-tan abiatürik da eta 24500€-tan joan da azkenean, 2015ean 30000€tan alokaidatürik izan zelarik.
Orai ehiztariek, maiatzaren 18a artino düe gütün axaletan proposamenen helarazteko Xiberoko Botingoari, oraino alokaidatürik ez diren kabana edo lepoen ükeiteko.
Sylvain Ayphassorho botingoako ordezkaria :