Barnekaldeko komerzioen batarzüna hedatzen ari da

2018/05/15a

pb au coeur.jpg

Xiberoa, Amikuze, Garazi-Baigorri eta Hazparne ondotik Kanbo sartü berri da eta Bidaxune eskualdeak ere ürratsa egin behar lüke !
Eüskal herria bihotzean edo "Pays Basque au Coeur" Batarzün hau sortü zen düala 10 urte, komerzioen biziaraztea barnekaldean helbürüarekin. 10 urte berantago erraiten ahal da desafioa etxekitzen dela . Hortakoz dinamika azkar bat plantan ezaririk izan da eta partaide andana batekin hitzarmenak izenpetü dira.
Bezeroen edo klienteen etxekitzeko barnekaldean; entrepresek eskentzen ahal dütüe langiler opari txekeak. Entrepresarentako abantaila delarik legarren apaltzea.
10 urteren bilanan agertzen da sistemak arrakasta badüala, gazteak instalatzen direla barnekaldean eta entrepresekin partaidetzak emendatzen direla.
Claire Orabe, Eüskal Herria Bihotzean batarzüneko langilea :