Xiberotarrak hurraren kudeantzaz interesatürik

2018/05/23a

hurraz.jpg

Jentea hurraren kudeantzaz interesatürik eta arrenkuraturik dela erraiten ahal dügü, Atarratzen eta Maulen iragan diren bilküra püblikoen arabera.
2 bilkürak « Xiberoak bizi nahi du » taldeak dütü antolatü. Xiberoko 6.000 etxeetan informazio paperak etxez etxe banatü ondotik, orotara ehün bat jente hüllantü da jüntetara.
Hurraren prezioak arrenkürak sortzen badütü, kudeantza, püblikoa batzea ere nahi düe jenteek. Bena azken berri ez ofizialen arabera, hurraren kudeantza pribatizatürik izaiteko arrisküa badü.
Jüstoki ez dadin pribatizatürik izan izen biltze edo petizione bat abiatürik da.
Azken xedea izanki herriko etxe eta aüzapezak kudeaketa pübliko baten alde engaiatzea.
Egoitz Urrutikoetxea bildümaren bilana egiten deikü :
Behazale bat :