7 urtez aro txarra üken ondotik, aurten ekia ere bai jin da Müsikaren Egüneala

2018/05/25a

musikareneguna.jpg

29. Musikaren egüna aro eder batekin hasi eta ürrentü da. Igantean, 3000ko bat jende hüllantü da Urdiñarbera.
Jentea Xiberotik bezainbeste iparralde osotik jin da, hebenko eta kanpoko kültüren aberastarzünaz gozatzera.
Azken urteetan denbora txarragatik familia osoak ez baziren hainbeste hüllantü, aurten, denek gozatü ahal üken düe güne eder hortaz. Jüstoki aspaldiko partez, eszena erreka bazterrean jarririk izan da behazale eta ikusleen plazer handienarentako.
Bestalde, ostiral eta neskeneüuneko film eta kontzertüak kalitate handikoak zirela azpimarratü da.
29. musikaren eguna ontsa iganik ageriko dagün urteko 30. festibalak zer ekarriko deikün.
Ximun Uthurralt han günüan :