Pelota partida ejerrak baziren

2018/06/04a

lakarripelota.jpg

Untsa urrentü da Lakarriko lehen eskü hüska lehiaka. Jente hanitx, denbora ejerra eta partida goxo batekin. Hots gazteer pelotan aritzeko gogoa pizteko elementüak oro hor ziren.
Alta arrestia gaizki hasi zen, ebia izanki partidak Altzaiko arrabotü estalian egin beitira. Bigarren partida hatsarrean Lakarriat joan dira atertü beitzen, eta sustut, leiñ izanki, ezin beitzen Altzaien jarraiki. Ondotik ateriak etxeki dü eta ekiak agerraldi zonbait egin.
Ekiaz gain, jente haboro agertu da eta partida ejer zonbaitetaz gozatzeko parada izan da.
Arrakasta ikustez, segur lehiaka hori urte hanitxez jarraikitzeko abiatürik dela.
Serge Bagaia :
Ikusle bat :