Bi dantza ikusgarri eskeintzen dütü Dantzabideak neskenegünean

2018/06/13a

dantzabideak.jpg

Urte ondarreko ikusgarria eskeiniko dü Dantza Bideak dantza eskolak neskenegün hontan Maule Baithan.
Ttipi ala handi 150 dantzari biltzen dü dantza eskolak, dantza klasikoa, modern-jazz edo dantza garaikidearen ikasteko kurtsoak eskeintzen dütü.
Urtean kurtsean ikasitakoa baliatüko düe ikasleek, taularatüko dütüen sorkuntzetan.
Bi emanaldi proposatürik zaizkü neskenegünean, arramaiatzaren 16a hontan, arrestiriko 17.30etan « Récréa Danse » izeneko ikusgarria presentatüko düe haurrek eta gaüan 20.30etan « Entre Temps » ikusgarria emanen düe gazteek eta gehitüek.
Sartzea dohainik.
Xehetarzünak alkarteko Sarah eta Jessica-rekin :