3. aldikotz Müsikaren besta antolatzen dü Zinkak Maulen

2018/06/21a

34984900_2111683305784040_659968097792294912_n.jpg

Üdaren lehen egünarentako eta musikaren bestaren kari, Radio Revolucion taldea jinarazten dü Zinka alkarteak, ühaitz bazterrean.
7 orenetarik 9-etara nahi direnek kantore zonbait emaiten ahalko dutue, instrument anplifikatuak beitirate bertan, eta ondotik taldearen kontzertüa.
Taldea 2003an sortü züan Jurgi ibarretxe kantariak Londresen. Geroztik amerika latinean bizi izan delarik arra montatü züan beste musikalari zonbaitekin eta Eüskal Herrira arrajin denetik beste taldekide zonbaitekilan.
Müsika estiloa reagge eta skan hasi bazen orai kunbian dira haboro oinarritürik.
Xehetarzünak Jurgi Ibarretxe kantariarekin :