Aitzina Pika Sü Aziarekin.

2018/06/25a

suazia180625.jpg

Xiberoko dantza eta soinü egiletaz, iragan neskenegün goizan, Sü Azia alkarteak antolatü züan mahain üngürüak, interes handia piztü dü Atarratzen, lauetan hogei bat jenteek behatü dütüe hiru orenez , sail hortan berezitüak direnen lekükotarsünak.
19. mente ondarra eta 20. mente erditxüa aztertürik izan dira, Jean Claude Larronde, Ion Iruretagoiena, Beñat Itoiz, Jean Michel Bedaxagar eta Michel Etchecopar-en hitzaldietan.
Euskal erakustokia eta Xiberoko dantzarien arteko harremanak, brale dantzaren istoria edo ere Xiberoko txanbelarena, hots ezinago aberatsa izan da mahain üngürüa.
Aipatürik izan den guzia, argazkiekin, atzamaiten ahal da Jean Michel Bedaxagar-ek bere lagunekin, idatzi , « Aitzina Pika » libürüan .
Johañe Bordaxar :
Xabier Itzaina :
Ion Iruretagoyena :
Beñat Itoiz :