CLEJak lehentze laborantxa xedeak lagüntzen dütü

2018/06/26a

DSC_0011.JPG

Aziak alkarteak jonarazten düan CLEJ 7.aren bidez, bi xede berri lagüntürik dirateke Xiberoan, eta audela, laborantxako lehen xedea süstengaürik da aldi hontan.

Mitikilen, Benoit Albisetti, Ariège eskualdeko laborari gazteak hartzen düan etxealde baten segida, 5000 euro heinean lagüntürik da.
Bigerren xedea, Maulen den Xibero haragitegiaren arrahartzea da.
Emeric Sauvade eta Camille Dufay bikotearen jarraiki hartze xedea, 5000 euroen heinean ere lagüntürik da.
2016an abiatürik zen 7. CLEJ-a 44460 euroekin, geroztik eta azken bi xede horiekin, hamar xede lagüntürik izan dira 32000 euro sos prestatzearekin.
Orai CLEJaren ardüradünak galto berrien haidürü dira.
Benoit Albisetti:
David Etxecopar:
Emeric Sauvade Camille Dufay: