Gaü eskolak bere besta antolatzen dü aste ondar hontan!!

2018/06/29a

gau eskola.jpg

Gaü eskola , eskola bat denaz gain, urte undarreko besta eginen dü.
Üztaila honen lehenean dateke, neskenegünarekin. Egüerdiko emanik da hitzordüa, Gau Eskolako egoitzaren aitzinean.
Ikaslez gain, besteeri ere kümita lüzatürik da. Gisa horrez, ikasleek urtean kursian lantü düen mintzajia, klasetarik kanpo ere baliatzen ahal beitükee.
Janari eta edariekin batean, libürüxkak esküan, kantan aritzeko parada badateke, ofizio hontan ausart direnen presentzia bat segürtatûrik datekealarik.
Niko Guiresse eta Patxi Patalagoity erakasleak: