Igantean Kukai konpaniaren Topa ikusgarria ikusgai Maulen

2018/07/13a

topa_kukai_dantza.jpg

Aurtenko Mauleko besten egitarauan, dantzak lekü berezi bat badü, bi talde profesional horra beitira.
Bata, neskenegün arratsan, Aukeran konpania horra beita arrestiko 5 orenetan hen azken ikusgarriaren emaiteko.
Igantean ere bai Kukai dantza konpaniako azken lana ikusgai date. Topa izenekoa igantean 9 orenetan Mauleko plazan. Hontan Hip-hop, dantza garaikidea eta eüskal dantzak nahasten dütüe.
Xehetarzünak bildü dütügü Kukai konpaniako Jon Maia dantzariarekin: