Xiberoko kantore ezagünenak eta oraiko müsika üztartüko dira neskenegün gaüan Urdinarben.

2017/06/01a

oihanandco.jpg

Bada 2 urte Oihan Oliarj-Inesek diska baten hontzen ari dela. Lan hortan, maite dütüan pasta hanitx botitü dütü: Rock/Jazz/Saoul müsika estiloak eta xiberotar kantoreak. Kantariak ere xiberotarrak dira: Niko Etxart, Maddi Oihenart, Mixel eta Maika Etxekopar, Larrori anai-arrebak, Arño Bidalun, Etxegoien ahizpak eta Lucien Larraus ‘Jora'. Jakitez kantari eta müsikalariak jüntatzea izigarri neke dela, kontzertü hori, agian, lehena eta azkena date. Müsikaren Egünean, hots neskenegün gaü hontan, 9 orenetan Urdiñarben agitzekoa da. Argitalatzeko egünik ez bada xedatürik ere, kontzertü honen diska bat grabatüko da salgeietan ezarriko, "Oihaneko Zühainetan" izenarekin.
Oihan Oliarj-Ines müsika hontzalea::