Iratiko oihanaren hobeki ezagützeko bi aplikazio

2018/07/20a

Iraty-les-lacs.jpg

Iratiko bortüen hobeki ezagützeko, bi aplikazio sortü dira, bata jokü bat da eta bestean aldiz, ibilaldi edo vtt-en ibilgünetaz xehetarzünak emanik dira.
Altxorraren joküarekin, Akitania osoan kurritzeko parada emanik da, 33 pertsonaje atzaman behar dira, Poi’z izena düe eta bat bada gorderik Iratin, Zirrintzi deitzen da. Jokü honen helbürüa da ahal bezain beste pertsonaia atzamaitea püntü irabazteko, Heben xehetarzün güziak .
Bestalde, Xibero, Garazi, Aezkoa eta Salazar, 4 bortu botingoen artean sortü düe aplikazio bat ibilaldi edo vtt ko ibil guneak erakusten dütüanak, Irati izena hartzen dü eta telekargatu ondoan zatelitaz jarraikirik da, hots ez da telefonako sarea beharrezkoa.
Turisma bülegoko Maite Hontas :