Uda Lurra erakuska Atarratzen

2018/07/25a

udalurra.jpg

4. aldikotz, argazki erakuska bat antolatzen du Atarratzeko herriak Etxahun gelan. Uda lurra izena dü honek eta agorrilaren 14eala arte ikusgai date.
Hontan Jean Claude Elichiry Santaztarra, Benat Laborde eta Bertrand Linne-ren argazkiak dira. Haboxienak xiberoan egindako argazkiak dira. Izan pastoral edo maskaradetako argazki, bena ere üngüramenaren argazki zonbait.
Egun oroz zabalik da erakuska eta beti argazkilari bat present da bisitalariak baldin badütü galto zonbait.
Agorrilare 4an erakuska plazan ezarriko düe egün osoan, Etxahun gelala ausartzen ez direnek ere ikus dezaten.
Xehetarzünak Domino Hastoy atarratzeko kontseilariarekin :
Xehetarzünak Jean Claude Elichiry argazkilariarekin :