Agorrilan, Zesta Punta partiden ikusteko parada Maulen.

2018/08/10a

La-pelote-basque.jpg

Agorrila hilabete hontan, Mauleko SAM pilota batarzünak, Zesta Punta partiden ikusteko parada lüzatzen deikü.
Lehen hitzordüa ostirale hontan dügü Jaï-alaïean. Gaüko 21etarik harat, Ipar Amerikan egiten den bezala « Quinielas » apustu edo parioekin eginen dira gaüaldi berezi hortan. Sarri franko irabazten ahalko dira, hala nola Iratin aste ondar bat eta jakin ezazüe sartzea dohainik dateleala.
Agorrilaren 17 eta 24ean Maule Hiriko lehiakaren finalerdiak jokatüko dira. Gaüko 21etan Esperantza mailako lehiaka iraganen da eta ondotik profezionalen aldi dateke. Aurten, Tambourindeguy, Urtasun, Ithurria, Minvielle, Amigorena, Arbe, Ithurbide eta Bailo pilotakariek parte hartüko düe.
Finalak agorrilaren 31an jokatüko dira.
Jackie Eyherregaray :