Espartiñaren besta asteazkenean!

2018/08/13a

DSCF7281.JPG

Espartinaren Besta bestatüko da agorrilaren 15ean, asteazken hontan, egün orotan Mauleko plazan.
Meza, kantore, dantza eta pilotaz gain animazione franko proposatüko dira.
Aurtenko egitarauan bi berrikuntza edirenen dütüzüe, lehenik Maulen gainti ebilte bat espartinekin. Espartin pare bat eskeinik date baina parte hartzeko izenak eman behar dira astelehen hontako arrestiri aphala aitzin Mauleko Herriko etxean.
Bigerren berrikuntza date, üsatü bezala plazan instalatüko den atelierean, espartinak lehentze bürütik bürü eginen direla jenteen aitzinean.
Jente hanitx egükirik da agorrilaren 15a hontan, egün orotan Mauleko plazan ospatüko den 27. Espartinearen besta hortan.
Mixel Etchebest Mauleko auzapez: