Espartingitzako xedeak, bide honean.

2018/08/14a

2188502_faute-dune-ig-lespadrille-de-mauleon-mise-sur-une-marque-web-tete-0301715579945.jpg

Asteazken hontan, Agorrilaren 15ean Maulen Espartinaren Besta izanen dela eta, paradaz horrez baliatü gira, espartingintzak hunkitzen dütüan bi xedeen aipatzeko Maule Etxebest Mauleko aüzapezarekin.
“Mauléon” marka abiatürik da eta jadanik espartin egile bat desmartxan sartürik da. Bigerren bat ere laster desmartxan sartüko dela erran deikü Mixel Etxebestek. Xiberoa lürraldearen garapen ekonomikoarentzat eta hemen egiten den ekoizpen hunen sinesgarritarzünaren bermatzeko desmartxa horren inportentzia orhitarazi deikü.
“Espartinaren ateliera” xedeaz ere mintzatü zaikü. Orai Eüskal Hirigünearen eskü bada ere, eta denbora galdü bada ere, laster xedea Xiberoko sei espartin egileeri presentatüko düala Jean René Etxegaray-ek jakinarazi deikü. Xedea 2021eko osoki ürrentürik izanen dela esperantxa dü. Xedea 2 millioi eterdi euro kostatü behar lüke.
Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza :