Mauleko Igeska batarzüna, erregiña, Iparraldeko igeskagietako uretan.

2018/08/27a

Marie.jpeg

Uda hontan, igeska batarzünak Euskal Herriko batarzünen arteko lehiaka irabazi dü lehenik.
Departamentüko lehiaka ezberdinetan aldiz, ehün podium kasitü dütüe parte hartü düen berrogei eta hamar igeskalariek.
Akitania Berriko lehiaketan azkenik, hogei eta hemeretzi titülü irabazi dütüe indibidüalki eta lau taldeka.
Hortik Martin Colas eta Elise Etcheto sailkatü dira Frantziako kopan parte hartzeko eta emaitza honak kausitü dütüe, Akitania Berriko taldeak kopa irabazi düalarik.
Oso botzik agertü zaikü ondorioz René Castel trebatzaileak. Taldeko emaitzak direla oritarazi deikü, berrehün eta hiruetan hogei eta sei kide beita batarzünean eta bederatzi trebazaile.
Denbora eder lagün, igeskagian, jente hanitx iragan dela ere üda hontan gehitü deikü, pizina berriaren zabaltzeaz geroztik sasoi hoberena izan beita. Azkenik, Xiberoko gazte güziek igeskan jakin dezaten, Xiberoa Herri alkargoak finkatü züan helbürüa, bete egin dela ere baieztatü deikü, kolegioan sartzen diren gazteen ehüneko lauetan hogei eta hemeretziek igeskan badakielakoz.
René Castel :