Larrainen, Shem-ak Olhadoko barajearen hüstea hasi dü astelehenean eta egün ürrentüko da.

2018/08/29a

DSC_0106.JPG

Hamar urteetarik ohi den bezala, hogei mila metro kübikoa hur etxekitzea hüsten dü, barajearen eraikidüra eta materialaren egoeraren aztertzeko.
Hurra emeki emeki kurriarazi düe, hurraren ezautgarriak kontrolatüz arraheinki, hurraren kalitatearen bermatzeko.
Hamabost langile mobilizatü dütü eta operazionea hogei eta hamar mila euro kosteko zaio. Lanek hiru aste iraunen düe.
Shem enpresak Sohüta, Bildoze, Ligi, Santagrazi eta Larrainekin, bederatzi üsina dütü Xiberoan, orotara hamahiru hur ekoizpen güne.
Berogei eta hamar mila bizizaleko hiri baten elektrika ekoizten ahal dü Xiberoko ekoizpen günekin.
Xehetarzünak eman deizkü Julien Mouluquet Xiberoko egitüren ardüradünak :