Mauleko zanko balo taldeak bere lehen partida galtzez abiatü dü sasoa !

2018/08/29a

maulefoot.jpg

Iragan igantean Frantziako kopako lehen ützüliako partida zerotan berdin ürrentü ondotik tiroetan (penaltietan) galdü düe. Alta sasoa ontsa prestatü düe, agorrilaz geroz, aste oroz lau aldiz trebatzez, eta prestaketa partidetan emaitza honak edireitez.
Lehen taldea eskualde mailan ariko da, ekipa gaitzen artean. Beren helbürüa saso abiatze ahal bezain hon baten egitea da.
Bigarren taldeak haatik mailaz goratzeko xedea dü.
Azkenik, azpimarratzekoa da bi atezain berri jin direla aurten.
Allande Üthürralt :