Zelüari so, ikusgarria.

2018/09/05a

DSC_0103.JPG

Üda eta larrazken oroz bezala, ikusgarri amiagarria eskeintzen deikü txori migrazioak.
Üztailaren 15az geroztik Xiberoan, jente andana bat edireiten ahal da zelüari so Organbidexkako lepoan, Larraine alde gainean.
Orai artino, Miru Beltz eta Amiamokoa xuria besteak beste nonbre haundian kondatürik izan dira.
Iragan astean aldiz Zapelatz Liztor Jaleak ere milaka iragaiten hasi dira. Setemere hontan, arrapakari mota güzietakoak, hogei motakoak, pasatüko dira ere, Lertxünak eta Ürsoak berantago jinen direlarik.
Txorien kondaketa mila bederatzi ehün eta hiruetan hogei eta hemeretzian hasi zen Organbidexkan. Kondaketari esker, hamar urtetako zenbakiak kontütan hartürik ikusten ahal da txori mota baten garapena. Azken hogei eta hamazazpi urtetan Organbidexkako kondaketan parte hartzen düan Segio Barande-k erran deikünaren araberan, jentearen aktibitateari egokitzen diren txorien kopürüak etxekitzen edo haunditzen ari dira. Insektoak jaten direnak aldiz gibel ari dira, insektizidaren gatik insekto güttiago beita. Horren adibide argiena da Aiñeren kasik desagertzea.
Sergio Barande :