Basabürüko «Haize hegoa» SRPI eskola hitzarmen bidean

2018/09/12a

Licq__Licq-Athe_ry__Pyr-Atl__Fr__mairie.jpg

Ligi, Liginaga, Hauze, eta Santa Grazi biltzen dütüan «Haize hegoa» SRPI eskola juntatzeak, hitzarmen bat izenpetü behar lüke hezkunde nazionalarekin. Hola dagün 3 urteetan, nahiz eta haur kopürüa apürtü, erakasle postüak etxekirik lirate. Aurten Santa Grazi juntatü da haren eskola zerratü beita, haatik ber denboran Etxebarre elki da. Horiek hola 26 haur badira. Iragan urtean elebidün saila abiatü zen, eta haur haboroxienek jarraikitzen düe. Halere azpimarratzekoa da Santa Graziko haurrentako bide hanitx egiten düala, astean 520 km!
Pierre Carricart :