Urdiñarbeko Müsikaren Egüna busti bezain aberatsa !

2017/06/06a

meguna2017.JPG

28. Müsikaren egüna iragan da aste ondarrean Urdinarben. Denborak ez balin badü laguntü, bereziki igantean, hala izanik ere jentea saldoan jin da. Ostiraletik egitarau aberatsa bazen, «The basques of santazi» filmarekin, Urdiñarbeko Xistera ostatüko sala jentez beterik zen eta jenteak hunkirik izan dira filmaz. Neskenegünean, Txista izena hartü düan Xiberoko dantza lehiakak sekülako arrakasta üken dü. Zortzi talde izan dira lehiakan eta Ezpeizeko taldeak eraman dü lehiaka. Dantzarekin beti, igantean Kauter Balet emanaldi berria ikusi da, dantza eta maskadetako Kauter-en arteko nahasketa bat delarik. Igante arrestiko konzertoak barnen egin behar izan dira eta denboraren gatik ez da üsatü jentezionea agertü.
Dominika Jauregi antolatzailea :