Mauleko kabale ehogiaren auzia, atzo hasirik da Pauen.

2018/09/18a

20180917_090712.jpg

Mauleko kabale ehogiaren auziaren lehen egünak, atzo Paueko auzitegian, argitarzünak ekarri dütü, 2016-eko Bazko astean iragan ziren gertakarietaz.
Alde batetik, erakutsi dü xerbütxü beterinarioek ez düela osoki bete beren lana eta hobeki egiten ahal zatekiala eta langile eskasa zela aste hortan.
Bestalde, hiru langileek, bakotxak bere aldean erakutsi düe beren lana ontsa menperatzen züela ez dela izan borontaterik min egiteko eta hiruek erran düe jente eta material eskasa zela. Ordünko zuzendariak aldiz ez dütü honartü salhaketa zonbait, bere ustez lana behar bezala eginik izan da.
Zazpi aüzapez eta ehün bat jenteek ekarri düe beren süstengüa auzitan zirener.
Astearte hontan auziak jarraikitzen dü, hamalau parte zibilen abokatak mintzatüko dira, langile eta ehogiaren abokatak eta proküradorea azkenik.
Maite Lephaille-n erreportaia :