Mauleko kabale ehogiaren auziaren erabakia, ürrietaren 29an emanen da.

2018/09/19a

20180917_085441.jpg

Mauleko kabale ehogiaren auzia ürrentü da eta proküradoreak galtegin dütü amanda edo isünak langileentzat ehün eurotarik lau ehün artino, berrogei ta hamar mila euro kabale ehogiarentzat eta lau mila hiru ehün euro züzendari ohiarentzat, azken honi gehitzen zaiolarik sei hilabete presontegi zürziarekin.
Proküradorearen arabera, ez da dena langileen gain ezarten ahal eta züzendaria eta kabale ehotegia dira errespunsableak nausiki.
Bestalde, hamalau parte zibilen abokatek galtegin dütüe damü domaiak, horik joaiten dira euro batetarik hiruetan hogei ta hamar mila euro artino.
Langileak aski kuntent elki dira, besteek ez düe oranokoan beren ikus moldea eman nahi izan.
Erabakia emanen da urrieta 29an arrastiriko 2ak laurden gutitan.
Maite Lephaille-n erreportaia :