Ardiak jausten dira bortütik.

2018/09/23a

DSC_0117.JPG

Hiru mila ardi, zazpi saldoz bortütik jautsi ziren neskenegünean, Ardi Bürü Beltza alkarteak Ligin antolatü züan ardi saldoen jaustearen karietara.
Denbora eder lagün, jente franko biribilkatürik zen Ligiko karrikako bazterretan. Goizeko 11 orenetarik arrestiriko 15etara iragan dira saldoak.
Memento berean ekoizpen egile eta artisauen merkatüa iragaiten zen, herriko salaren aitzinean.
Bortüko ardi gazna lehiaka egin zen ere, eta Lexarregibel olhako Michel Jaragoyen-en gazna da sarrixtatürik izan. Aranolatze olhako Paradis Gaec-ak bigerren sarria eraman dü, Bagosüdürra olhako Orhi Gaec-ak hirugerrena eta Potto olhako Philippe Petit-ren gazna laugarrena.
Pantxika Maitiaren « Ta qué canté éra montanha » edo mendiak kanta dezan filmak ere arrakasta üken dü eta egünaldia mahainaren üngürüan ürrentü da.
Antolatzaileek dagün urteko kümita lüzatü düe oroer, botzik aurtenko edizionearen kausitzeaz.
Nicolas Bengoetchea :