Laster, adinetakoer züzentürik irrati emankizün berri bat X.Botzean.

2018/09/27a

DSC_0145.JPG

Xiberoko Botzaren partaidetzarekin, adinetakoer züzentürik izanen den irrati emankizün berri bat presentatü düe, adinetakoen ontsa izateaz axolatzen diren hainbat egitüretako ordezkariek.
Hor ziren xedearen presentatzeko, Collectif Souletin-eko Jacques Herrera eta Odile Junquas, Hélène Capdevielle Xiberoko Poloaren teknikalaria, Jean Jacques Escondeur Mauleko Sozial egitüraren langilea, eta Katia Monclus-Benz Maulen den Departamentüko zerbütxüen bürüa. Adinetakoak hunkitzen dütüen problematika güzien jorratzea da emankizünaren helbürü nausia, horietaz informazione emaitez, eta zerbütxü ekarten dütüen egitüren berri ekartez.
Emankizünaren egile eta entzüleen arteko interaktibitatea ere sortü nahi düe egileek, hortarako XBotzeala xüxenka edo emankizünaren ondotik deitzen ahalko da, oharren egiteko.
Emankizün berria, Beñat Larrory lankideak prestatüko eta presentatüko dü, Léonie Aguergaray sozial arloan aditüa den lagüntzarekin.
Lehen emankizüna ostirale hontan hedatüko da Xiberoko Botzean goizeko 10etan, errepika ondoko astehenarekin datekealarik arrestiriko 15etan. Hortik harat hilabeteko azken ostiralarekin dateke beti, errepikatüko delarik ondoko astelehenarekin.
Emankizuna xüxenean ere jarraikitzen ahalko da “xiberokobotza.org” internet günean edo telekargatzen ahalko da.
Léonie Aguergaray :