Dantza Bideak alkarteak, Zelür ikusgarria emanen dü neskenegünean Maulen.

2017/06/09a

dantzabideak170609.jpg

Mauleko Dantza bideak dantza eskolak beren urte ürrentzeko ikusgarria emaiten dü neskenegün hontan. “Entre ciel et terre-Zelür” deitzen da ikusgarria.
Maddi izeneko ikasle gaztea ametsetan ari da, eta mündü osoan gainti bidajatzen dü, dantzaren bidez. Ikusgarrian, adin orotako ehün bat ikasle, 4 urtetatik 60 urte artino, parte hartzen dü . Dantza garaikidea, Xiberoko ohizko dantza edo klasikoa üztartürik dirate. Ikusgarria, neskenegün hontan Maule Baitha zinegelan, arrestiko 17.00-etan baita ere gaüko 21.00-etan emanik date. Sartzea zortzi eurotan da, dohainik hamasei urte petik düenentzat. Leküa aintzinetik hartzen ahal da Xibero Bio saltegian Maulen.
Jessica Alemany dantza erakaslea :