Ürtzo egüna Oskaxeko saretegietan!

2018/10/17a

peio.jpg

279 ürtzorekin, sasoa ontsa abiatü da Oskaxeko saretegietan !
Bada 8 egün egün oroz ürtzo tropa ejerrik igaiten dela.
Audela pasaje günea da Oskaxe ; bena azpimarratzekoa da gaitz dela ürtzoen sareetala sarraztea. Ez beita Napal edo Etxalarren bezala mendiarte edo onil bat bezala. Hortako xaparraren lanak inportantzia handia dü.
Arren, Pilla Idiart-en arabera, ürtzo ikusi nahi baduzue Oskaxeko saretegietan : hobe düzüe goizanko 11orenetarik arrestiriko 2ak arte joanik !
Ta jüstoki ontsalaz astezken hontan, atzo bezala izan behar lizate pasaje ejerrik…
Goazen: