Shiatsu: osagarriaren hobetzeko!

2018/10/23a

IMG_20181023_112730.jpg

Digestitze, lo, giharri ala artikülazionen aldetik badüzüe arrenküra? Jakin horiek eta beste gaitz hanitxen sendatzeko parada eskeintzen deizüela Fabienne Bordak, Maulen berean.
Korpitzak dütüen arrenkürak sendatzen dütü bere erhiekin, energia igaiten den meridien edo güneetan lantzez.
Shiatsü-arialdi batek 1h15 iraüten dü, eta jauntsiak etxekirik lüzatzen da. Osteopatia bezala mütüela hanitxek ordaintzen dütüe urtean Shiatsü arialdi’elibat.
Bestalde Hatha Yoga kurtsoak ere proposatzen dütü. Garindainen astelehenez 18h eta Maulen astearte 19h15 ta ostiralez 9h + 12h35tan.
Harekilan harremanetan sartzeko deit Fabienne Borda 07.81.59.60.14 zenbakilat.
Fabienne Borda: