Xiberoko Botza Irratia züetarik beti hüilant.

2018/11/12a

xiberoko_botza_radio_03.jpg

Emankizün ala kronika egileak, Herrietako berri emaileak, kirol sailako kolaboratzaileak eta orohar manera batez ala bestez Xiberoko Botza irratia lagüntzen düen jente güziak eskertürik izan ziren, ostiralean egin zen alkarteko biltzar nausian.
Dinamika horrez botzik agertü ziren alkarteko ardüradünak, nahiz eta ekonomikoki 2017 eta 2018 urteak zailak izan zirela.
Enplegüen süstatzeko lagüngoak ürrentürik, langile baten kontratüaren ez arraberritzea behartürik izan zen alkartea. Betiko « Etxez etxe » kanpañaz gain, Xiberoko enpresa haundieneri ertsatzen da orai irratia lagüngoa galdeginez, eta kültür alkarte nausieri ersatzeko xedea dü.
Jentetarik hüilant izaiteko betiko xedea beretsirik izan da biltzar nausian, eta Sozial emanaldia berriarekin adinetakoeri ersatzeko nahiküntea erakusirik izan den bezala, ikasle eüskaldünekin zerbaiten egiteko xedea dü irratiak, dagün urtean.
Allande Erreçarret :