Jaka holliak Xiberoan ere.

2018/11/26a

B9717622590Z.1_20181117090932_000+GBBCEFTIL.1-0.jpg

Iragan neskenegün goizean, 20 bat lagün bildü dira Mauleko plazan jaka hoilliz jauntsirik. Xiberoan sare indartsüago baten sortzea zuan helbürü. Bildü direnen artean, dieselaren tasa, godaleta gaintiarazi düan txorta baizik ez da izan. Aldarikapenak, arrenküra hau beno haratago doaz. Üngürümenaren kezka bada zonbaitentzat, besteentzat ez hainbeste. Indar ekonomikoak aipü dira baten ahoetan, bestenetan aldiz osagarri ala hezkuntzaren kenka penagarria edo erretretatüen egoera. Haatik, hilabete ondarriala ezin heltzeak, ala mugimentü politikoetan konfidantxarik ez ükeiteak baratzen dütü, geihenek beitzioten, sindikat edo alkarteer zabaltzeko prest baziren, alderdien presentziarik ez zütela aipatü nahi ere…
Xiberoko jaka hoillien bilküra, azaroaren 30an Mauleko zerbütxü günean, arratseko 7tan.
Neskenegüneko alkarretaratzean :