Aztihitza Xahoren biziaz komiki berria, Asisko Urmenetaren eskütik.

2018/11/27a

unnamed_content.jpg

Aztihitza deitzen da, Asisko Urmeneta marrazkilarriak, Agosti Xahoz egin komiki berria. Ehün orrialde dütüan lan pottolo batean biltzen dü Xaho Atarraztarraren bizia.
Lan honen bidez ohartzen gira nolaz bere garaiko, gizon idekia zen, exkertiarra laikoa eta Eüskaldüna. Eüskarazko lehen prentsaren sorzailea izan zen, eta feminista ere besteak beste.
Anekdota gisa ikusten dügü, Etxahun barkoxek, Xahoren bozka kanpaina batetan parte hartü züala.
Asisko Urmenetaren estiloa, librea da, ez dütü Xahoren garaiko arropa edo arkitektürraren arrauak errespetatzen adibidez, lüma libreki joaiten zaio…
Undarrian, emaitza ederra da, gure libürütegian, atentzione handiz ezarten den lan eder eta barna horietakorik bat !
Asisko Urmeneta :
Atarratzeko libürü presentazionean egin erreportaia :